XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 .Sarrera 1. Aurkezten den lan hau burutzeko, ezinbestekoa izan da 1997ko apirilean, Saint Louis University-n, Estatu Batuetan, izandako egonaldia. Hango Zuzenbide Fakultateko/School of Law liburutegi, artxibo eta data baseetan lortutako materialak, eta Stephen C. THAMAN Dre. Jn.ak, Assistant Professor of Law, eskainitako laguntzari esker, helburuak lortzeko egoeran ezarri naute.

Estatu Batuetako Konstituzioan (hemendik aurrera USC/United States Constitution) aipatzen diren beste hainbeste erakunde bezala, impeachmentaren jatorria zuzenbide ingelesean dago.

Hango ordenamenduan izan zuen funtzio berezia zera dugu: Erregearen Ministroen jarrera ikertu eta, dagokionean, sortzen edo deribatzen den erantzukizuna galdatu, erantzukizun politikoa eta baita penala.

Prozeduraren subjektu aktiboa Legebiltzarra dugu.

Horrelako kasuetan, Legebiltzarraren jarduerak izaera jurisdikzionala izango du 2. HASTELL, Precedents of Proceedings in the House of Commons, 1796. TAYLOR, The Origin and Growth of the English Constitution, 1889. Aurre aipamenak, FEERICK, J.D., Impeaching Federal Judges: A Study of the Constitutional Provisions, Fordham law Review, 39. zbk., 1970, 5. or. Nahiz eta izen berdina izan, impeachment deritzan tresna edo erakundearen eduki, funtzio, prozedura etab., nahiko desberdinak dira Ingalaterran eta Estatu Batuetan. Vid., gai honetaz, orokorrean, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, Rivista Trimestrale di Diritto Pubblico, XX urtea, 1. zbk., 1970, 441-538 arteko orr..

Jatorrian, fiskalizazio tresna apropos bat dugu impeachmenta Legebiltzar-monarkia sistema politiko batean, Konstituzioagandik Botere Legegilearen eskuetan ezarritako tresna, Botere Exekutiboaren kontrolagarri den zatia behintzat jarduera aztertu eta, ebentualki, zentsuratzeko.

Gaur egun EEBBetako sistema politikoa presidentzialista dugu; beraz, aztertzen ari garen erakundea egoera berrira egokitu beharko da nahi eta nahi ez osagai jurisdikzionala galduko du USCek erabakitzen duen botereen zatiketara, Botere Exekutibo indartsuegi bat galarazteko helburuarekin, kontrol gabeziaren ondorioz.

Kontrolaren objektua estatuaren ordezkaritza nagusia duten pertsonen jarduera izanen da.

Botere Exekutiboaren barnean, impeachmenta bereziki Estatu Batuetako Presidenterantz helbideratuko da 3. Vid., COMITEE ON THE JUDICIARY HOUSE OF REPRESENTATIVES, Constitutional grounds for presidential impeachment, 93. Kongresua, 2. sesioa, U.S. Government Printing Office, Washington, 1974. Konstituzioarekiko aurre ezdabaidak eta impeachmentaren konfigurazioaren irizpide eta iritziak, vid., SMITH, A.J., Federal Judicial Impeachment: Defining Process Due, Hastings Law Journal, 46. zbk., 1995, 4-7 bitarteko orr. (Lexis-Nexis, data basean lortua). Azkenez, Vid., orokorrean, CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit.

USCaren egileek ez zuten sinesten hiritarren kontrol politikoa, lau urtero egikaritzen dena ordezkari politikoen gain eta hauteskunde demokratikoen bitartez, nahiko eraginkorra zenik.

Horregatik asmatzen dute impeachmenta.

Aipatutako tresna honek zilegituko du, teorian behintzat, erantzukizun politikoaren galdakizuna edozein momentuan, hauteskunde mandatua indarrean dagoenean.

Hori bai, baldintza edo ukanbehar aurrefinkatu batzuk eman ondoren.

Erantzukizun politikoaren eskaera, zentsura 4. Hemendik aurrera, espresio eta estilo beharrengatik, sinonimo bezala erabiliko ditugu impeachment eta zentsura terminoak edo impeachmentaren bitartez, argi bereiztu beharko dugu nahiz eta elkar konexio, lotura edo eragin reflejoak izan erantzukizun penalaren eskaeratik, guztiz independienteak dira eta.

Aipatutako erantzukizun kriminalaren eskaera ez dagokie Botere Legegilearen organoei 5. Impeachment eta prozesu penalaren arteko loturak aztertuz, vid., BLACK, CH.L., Jr., Impeachment. A handbook, Yale University Press, New Haven (Conn.), 1974, 14-19 bitarteko orr..

USCak 6. Gazteleraz egindako arau konstituzionalen itzulpen ofizialaren iturria, zera dugu: SERVICIO INFORMATIVO Y CULTURAL DE LOS ESTADOS UNIDOS DE AMERICA, La Declaración de Independencia. La Constitución de los Estados Unidos de América, 1985, han ez da impeachment terminoa aipatzen, eta ematen duten itzulpen ofiziala erantzukizunak/responsabilidades oficiales, dugu. Vid., ere, THE COMITEE ON FEDERAl LEGISLATION OF THE BAR ASSOCIATION OF THE CITY OF NEW VORK, The Law of Presidential Impeachment, Harrow Books, NY, 1974. Azkenez, vid., CARLASSARE, L., Responsabilità penale dell'Esecutivo e forma di governo. Limpeachment negli Stati Uniti, op. cit., 443 or. zenbait artikulu partzialki erabiltzen ditu impeachment erakundearen diseinua eta izaera burutu eta azaltzeko. Adibidez, 1.2 artikuluan, Ordezkarien Kameraren rola deskribatuz 7. 1. art, 2. sekz., 5 zbk., la Cámara de Representantes elegirá su presidente y demás funcionarios y será la única facultada para declarar que hay lugar a proceder en los casos de responsabilidades.oficiales/The House of Representatives shall have the sole power of impeachment..

Ondoren, 1.3 artikuluan, Senatuari dagokiona 8 1. art., 3. sekz., 6. zbk., El Senado poseerá derecho exclusivo de juzgar sobre todas las acusaciones por responsabilidades oficiales/sole power to try all impeachments. Cuando se reúna con este objeto, sus miembros deberán prestar un juramento o protesta. Cuando se juzgue la conducta del Presidente de los EEUU, deberá presidir el Senado el Presidente del Tribunal Supremo/Supreme Court. Ninguna persona será condenada si no concurre el voto de dos tercios de los miembros presentes., 7. zbk., En los casos de responsabilidades oficiales/impeachment, el alcance de la resolución no irá más allá de la destitución/removal del cargo y la inhabilitación/disqualification para ocupar y disfrutar cualquier empleo honorífico, de confianza o remunerado, de los EEUU; pero el individuo condenado quedará sujeto, no obstante, a que se le acuse, enjuicie, juzgue y castigue con arreglo a derecho. Bigarren zatian, 7. zbk., aipatzen dena, ondoren eta ebentualki eskagarri izango den erantzukizun penala da. Zentsuratua izan den subjektuaren erantzukizun kriminala.